Member Image

Beñat Fontaneda

Ikus-entzunezko sortzailea
Unibertsitatean ekonomia ikasten ari nintzela, nire benetako zaletasuna filmak egitea zela jakin nuen. Segur aski beti egon zen nigan, baina orduantxe erabaki nuen bideari ekitea.

Karrera bukatu, ikus-entzunezkoak ikasi eta ordutik hona hogei urte eman ditut etengabe mota guztietako filmak egiten: bideoklipak, film laburrak, iragarkiak, dokumentalak, erreportajeak, bideosorkuntzak, telebista-saioak. Nire grinetako bat ikus-entzunezko hizkuntza ikertzea da, bide ortodoxoak aztertzeari utzi gabe, baina betiere irudietan, mugimenduan eta soinuan ideiak eta emozioak adierazteko modu berriak bilatzen saiatuz. Enkargu batzuek sormen gutxi eskatzen dute; hala ere, beti dago prozesuan zer ikasi. Esker onekoagoak Ikerketa hutsetik sortzen diren proiektuak dira, beste batzuk gozamenetik eta beste batzuk partekatzearen eta taldean sortzearen ikaskuntzatik.

Nahiak?

Bi pertsona aukeratu beharko banitu, Segundo de Chomón eta Michel Gondry, biengan islatzea gustatuko litzaidake… eta oraindik ezagutzeke ditudanengan.